Axpe Botika Farmazian
Zure osasuna inporta zaigu
Axpe Botika Farmazian egunero lan egiten dugu gure bezeroei osasun atentzio osatu bat
eskaini ahal izateko, batez ere, prebentzioan oinarrituta.
GURE BOTIKA
Zure konfiantzako farmazia Mungian
AXPE BOTIKAN lan egiten degun botikari eta profesionalak zu, edo zure ingurukoek eduki dezakezuten osasun arazoekin lagundu nahi zaituztegu. Zazpi urte baino gehiago daramatzagu familia, giza eta gertuko arreta farmazeutikoa eskaintzen, gure pazienteei bizitza errazteko.
Arreta pertsonalizatua ematen dugu aholkularitza farmazeutikoa, nutrizionala, dermatológikoa, hortz-aho,ile eta buruko larruazalerako aholku pertsonaliztuak eskainiz eta jarraipen berezi bat eginez.
ZERBITZUAK
Guk eskaintzen ditugun zerbitzu guztiak ezagutu
Dermokosmetika
Gure dermoanalizatzaileari esker, zeastasunarekin behatzen degu zure azala, aurpegi, ile, buru-azala eta gorputz patologiak sendatzeko erak eskaini ahal izateko.
Fitoterapia
Botiken jatorria landareak direla jakinik, patologia gehienen prebentzio eta tratamenduentzat tresna egokiak direla kontsideratzen degu.
Aholkularitza nutrizionala.
Gure zerbitzuak hainbat patologiarentzat aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen du, baita elikagai-hezkuntzari buruzko aholkularitza ere eskaintzen du, eta noski, pisua irabazi edo galdu ezazun.
Formula magistralak
Zure medikuak agindutako formula magistralak eska iezaguzu. Gure laborategian formulatuko dogu eta botikan jaso dezakezu modu azkar eta erraz batean.
Dosifikazio pertxonalizatuen sistemen (DPS) sorketa
Dosifikazio pertsonalizatuen sitemek laguntzen zaituzte zuen tratamenduarekin parekatuago joateak joateak eta pozoinketak sahiesten laguntzen dute hainbat botika hartu behar duten pertsonetan. Gainera laguntzaileei bizitza errazten diete. Informatu zaitez Axpe Botikan.
Homeopatía
Sendagai alternatiboen aldeko apustua egiten dugu, hala nola sendabide homeopatikoak: produktu oso terapeutikoak eta albo-ondorioak izateko arrisku txikia dutenak
Kirol aholkuak
Gure taldea kirolaren ezagutza sakona daukate zu aholkatu ahal izateko (berreskurapenean, gehigarriak, etab.), kirolarekiko izugarrizko pasioa daukate.
NORTZUK GERA
7 urte baino gehiago zure ingurukoak zaintzen
Talde gazte eta gertukoa gara eta gure bezeroen arazoak gureak izango balira kontuan hartzen ditugu. Pertsonengan gertutasuna eta enpatia azpimarratzen dugu eta atendentitzen degun pertsonei arreta esperimentatua eta espezializatua eskaintzen diegu.
TESTIGANTZAK
Gure bezeroen iritziak

Helbidea
Burton kalea 6 baxua 48100 Munia, Bizkaia

Telefonoa
946 74 03 44